Ted Bundy
Itxura
Ted Bundy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Theodore Robert Cowell |
Jaiotza | Burlington, 1946ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Tacoma Salt Lake City |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Florida State Prison (en) , 1989ko urtarrilaren 24a (42 urte) |
Hobiratze lekua | Ur-jauzien mendikatea |
Heriotza modua | heriotza zigorra: elektrokuzioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1980 - 1986) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washingtongo Unibertsitatea Temple University (en) Utahko Unibertsitatea University of Puget Sound (en) Woodrow Wilson High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta serieko hiltzailea |
Altuera | 178 zentimetro |
Izengoitia(k) | Rolf Miller eta Richard Burton |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Metodismoa Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
Theodore Robert Bundy, jaiotzez Theodore Robert Cowell (1946ko azaroaren 24a, Burlington, Vermont – 1989ko urtarrilaren 24a, Florida Estatuko Espetxea, Florida), estatubatuar serieko hiltzaile bat izan zen. 1970eko hamarkadan zehar AEBetako zazpi estatutan emakume gazte eta neska ugari bahitu, bortxatu, erail eta nekrofilia burutu zuen, horretarako nagusiki bere itxura atsegin eta fisiko erakargarriaz baliatu zen.
30 hilketa burutu izana aitortu zuen, eta epaiketaren ostean hilketa horiengatik heriotz zigorra jazo zuen. 1989ko urtarrilaren 24ean Floridako estatu espetxean aulki elektrikoan exekutatua izan zen.