Shareware - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Shareware

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shareware softwaren banaketa mota bati deritzo, joko zein programa erabilgarri gisa, erabiltzaileak produktua dohainik baliozta dezan, denbora tarte zehatz batean, nahiz eta erabiltzerakoan zenbait muga aurki daitezkeen.

Softwarea bere osotasunean erabiltzea ahalbidetzen duen Software lizentzia eskuratzeko ordaintzea ezin bestekoa da (sinbolikoa izan ohi da gehienetan) nahiz eta “dohako Shareware” deritzona aurki daitekeen, baina azken hau ez dago oso hedatua.

Ez da egokia Shareware freewarerekin nahastea, azken hau dohako softwarea baita. Hala ere egia da Sharewarea bera Freewarean oinarrituta dagoela.

Software batek kode irekia izateak ez du esan nahi Sharewarea edo freewarea denik, kode irekia jatorriko kodearen erabilgarritasunaren menpe baitago, bestalde, Shareware edo Freeware merkaturatze sistemaren zein merkaturatze eraren izendapenak baitira.

Banaketa mota honek arrakasta du, nahiz eta, egileak hasiera batean ez duen ordainsaririk jasotzen, arrazoi hauengatik:

  1. Programatzaileak software bat sortu eta banatzen du modu ezberdinen bidez (Internet, erabiltzaileen sareak, aldizkari informatikoetan agertutako CD-etan...)
  2. Edozein erabiltzaileek proba dezake softwarea denbora batez, bere igurikimenak betetzen dituen edo ez erabakiz.
  3. Denbora tartea amaitzen baldin bada, baina erabiltzaileak programa hori erabiltzeko gogoa izaten jarraitzen badu, ordainketa bat egin beharko dio sortzaileari (ordaindu beharreko zenbatekoaren eta ordaintzeko modua programaren dokumentazioan behar bezala argituta daude).
  4. Sortzaileak ordainsari hori jasotzen duenean, programaren bertsio osoa edo kode bat bidaliko dio programaren funtzio guztiak behar bezala jarri ahal izateko, edota mugatutako denbora tartea kentzea ahalbidetzen du. Askotan gidaliburu bat edo CD zein disketea eskuragarri jartzen dira softwarearen erabilpena errazteko.

Erabiltzailearentzako abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erabiltzaileak softwarea erosi aurretik proba dezake, alferrikako ordainketa saihesteko asmoz.
  2. Normalean era honetako programek, guztiz komertzialak direnak baino askoz ere kostu txikiagoa dute.
  3. Sortzaileekiko harremana askoz ere arruntagoa eta zuzenagoa da, honek egitura tekniko erraza eta feedback bikaina ahalbidetzen du. Sarritan, argitara emandako bertsio berriek erabiltzaileen iradokizunak jasotzen dituzte, gainerako erabiltzaileek etekin handiagoa lortzeko asmoz.

Sortzailearentzako abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Freewaren ez bezala sortzaileak programaren aginte osoa du, bere esku dago programaren etorkizuneko garapena.
  2. Programadoreek berezko izena izatea errazagoa da, adibidez Id Software (DOOM, Quake), Nullsoft (Winamp) edo beste asko. Lortzen den izen onarekin sortzailearen izena zabaltzen da, ahoz aho besterik ez bada ere.
  3. Ez da inolako estatus legal berezirik behar, programatzaile txiki zein ertainei, nola adin txikikoei beraien lanengatik sarrerak lortzea ahalbidetuz, inolako lege urraketa egin gabe.
  4. Shareware programa arrakastatsuek software sortzaile ezagunen errespetua lortzen dute, askotan azken hauek horrelako Sharewareak kontratatzen dituzte beraien enpresetan. 2004 eta 2005 tartean JASC Software ezagutara eman zen, 1990eko hamarkadan Paint Shop Pro izeneko irudi editorea garatu zutenak eta 9. bertsioa iritsi zirenean Corel izeneko enpresa ospetsuak erostea erabaki zuen eta ondorengo bertsioak Corel Paint Shop Pro Photo izenarekin argitara eman zituen.

Sharewarea, nahiz eta informatika zale askok ez jakin, 1980eko hamarkadan sortu zen, batik bat konputazio pertsonal berberarekin. Kontzeptuak berak eta azaltzen zituen berrikuntzek iraultza bat suposatu zuten etxeko informatikarako. Iraultza hau hamarkada bat beranduago izan zen apreziatua bere benetako neurrian.

Garai horietan, akats baten ondorioz, Freeware izena eman zitzaion gaur egun Shareware denari. IBM-k bere lehen PC-a merkaturatu aurretik, Andrew Fluegeman eta Jim Knopf estatubatuarrek urte horietarako garrantzitsuak ziren bi aplikazio argitaratu zituzten: PC-Talk (komunikazio programa) eta PC-File (ordenadore kudeaketarako erabilgarria zen programa). Baina, ez zuten denbora eta diru guztia aurkikuntza horiek garai horretako informatika negozioetan ikusten gastatu nahi. Ondorioz, hain normalak ez ziren banaketa bide batzuk erabili zituzten, hala nola, BBS (gaur egungo Internet-en hazia). Oso modan zegoenez, gehiengoari iritsi zitzaion eta erabiltzaileak autoreari dirua bidali behar zion, programa nola hedatzen zen ikusteko eta horrela, bertsioz bertsio, hobetzen joan zen.

Fluegemanek Freeware hitza beretzako soilik hartu zuen eta ez zuen izen hori erabiltzen uzten softwareak kalifikatzen bere baimenik gabe. Baina, akats komertzial bat egin zuen: aplikazioaren jatorriko kodea aplikazioan sartu zuen (garai horietan ohikoa zen Public Domain softwarean), horrela beste batzuek PC-Talken bertsio hobeak merkaturatu zituzten eta Fluegemanek bere softwarearen kontrola galdu zuen.

Bestalde, Knopf-ek bere PC-Filea hobetzen jarraitu zuen konpainia oso aberatsa lortuz (ButtonWare, Inc). 1985an Peter Norstonek “Sharewarearen aita” izendatu zuen Knopf.

Garai hartako beste programatzaile batek, Bob Wallacek, PC-Writea sortu zuen, txikia baina oso erabilgarria zen testu prozesatzailea eta ziztu bizian bilakatu zen aplikazio informatiko eskatuena. Freeware terminoa Estatu Batuetan debekatua zegoenez (aurreko puntuan dago zergatia), eta gainera, bere ezaugarria zen EZ GUZTIZ DOHAINIK-erako izen bat bilatzen ari zelako, Wallacek USS izendapena pentsatu zuen bere inizialengatik (Usser Supported Software) eta Estatu Batuetanko monetarekin zuen antzekotasunagatik. Hala ere, izen hori berehala baztertu zuen, zabalegia zelakoan. Horrela sortu zen Shareware (ingelesez share = banatu), programa mota horiek doakoekin eta Public Domain izendapena zutenekin sor zitezkeen nahasteak ezabatuz.

Sharewarearen merkatuaren heldutasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkar babestu behar zutela kontuan hartuta, 1985an autoreek ASP-a sortu zuten, Shareware Profesionalen Asoziazioa. Bere sortzailea Nelson Ford izan zen, pixka bat lehenago PSL (softwareari buruzko liburutegi publikoa) eta PSL News (PSL-rekin erlazionaturiko aldizkaria sortu zituena. Hasiera batean, Ford, Wallace, Knopf eta BBSren hainbat operatzaile bateratu ziren asoziaziora (garai horietan SYSOPS izenaz zen ezaguna) eta Knopf hautatu zuten lehendakari.

ASP-ek oso paper garrantzitsua jokatu zuen sharewarearen bilakaeran, biziraupena ziurtatu zuelarik. Arau komertzial batzuk idatzi zituen, autoreek, banatzaileek eta erabiltzaileek errespetatu behar zituztelarik.

Azken bilakaera XXI. mendearen bukaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteetan bulego aplikazioetan eta antzeko programetan murgildu bazen ere, 1990eko hamarkadan sistema aplikazio eta jokoetan hasi zen. baina sistema aplikazioak baztertu egin ziren Windows (Windows 3.1) sortu zenean, honek agenda, ohar, kalkulagailu eta abarrentzako programak zeuzkalako.

Aurkako egoeran jokoak zeuden, 90eko hamarkadako benetako izar bihurtu zirelako, batez ere sharewareak ez zuelako denbora mugarik, gehienbat tamaina mugak zituen. Adibidez, Wolfesteineinen gaztelua Apodgi enpresak zabalduriko ID software jokoa zen eta 60 maila ezberdin zituen arren, erabiltzaile gehienek 10 maila zituen sharewarearen bertsioan jokatzen zuten.

Ezbairik gabe, hasiera batean sharewarearen programak MS-DOS moduko aplikazioak ziren, baina gaur egun programa hauek Microsoft Windows barruan erabiltzen dira, geroz eta sarriagoak izanez Mac OS, Linux, WinCE... programentzat.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]