Mossiera
Mossiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 7.600.000 (2007) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Gur (en) Oti–Volta (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | mos |
ISO 639-3 | mos |
Ethnologue | mos |
Glottolog | moss1236 |
Wikipedia | mos |
IETF | mos |
Mossiera (baita mõõre, moré, moshi edo mos) Burkina Fasoko bi hizkuntza ofizialetako bat da. Mossiera gur hizkuntzetako Oti-Volta adarreko parte da. Burkina Faso hegoaldean hitz egiten den frafra (farefare) hizkuntzarekin estuki ahaideturik dago, eta baita Ghana iparraldean hitz egiten den dagbani hizkuntzarekin ere.
Hiztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mossi herriak erabiltzen du, eta gutxi gorabehera 5 milioi pertsonek hitz egiten dute Burkina Fason. Horrez gain, Malin eta Togon 60.000 pertsonek hitz egiten dute.
Alfabetoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burkina Fason erabiltzen den Mossi alfabetoa latineko alfabetotik eratorria da.
Larriak
A ʼ B D E Ɛ F G H I Ɩ K L M N O P R S T U Ʋ V W Y Z
Xeheak
a ʼ b d e ɛ f g h i ɩ k l m n o p r s t u ʋ v w y z
Balio Fonetikoak
a ʔ b d e ɛ f g h i ɪ k l m n o p r s t u ʊ v w j z