Marka - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Marka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau marketin kontzeptuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marka (argipena)».

Marketinean, merkataritza-marka edo, besterik gabe, marka, produktu, zerbitzu, enpresa edo instituzio baten izena, terminoa, sinboloa edo/eta diseinu propioa da, produktu, zerbitzu enpresa edo instituzio horien ordezkoa izango dena.

Marka batek lau betebehar nagusi ditu. Produktu edo zerbitzua ezagutaraztea, konpetentziarengandik identifikatu eta bereiztea, kalitatea bermatzea eta hobespen jarraitu bat ziurtatzea.

Marka bat errealitate material (izena, tipografia, kolorea...) zein errealitate psikologiko baten jabe da, marka identitatea eta marka-irudia deritzanak. Maiz, logotipo baten bitartez identifikatzen da.

Merkaturatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marka bat merkaturatu baino lehen, hainbat erabaki hartu behar ditu ekoizleak. Lehendabizikoa, produktua markarekin edo markarik gabe merkaturatuko duen ezarri behar du. Marka kontzeptua ez da betidanik egon merkatuan, lehen oso produktu gutxiri jartzen zitzaien. Baina gaur egun ia produktu guztiek daramate, izan ere, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat onurak dakartza, nahiz eta ere egon jendea uste duena markak hainbat kalte sortzen dituztela.

Hartu behar den bigarren erabakia, markaren babeslea nor izango den erabakitzea da. Erabaki bada produktua marka eramatea, honen babeslea hautatu behar da, hau da, produktuak ekoizlearen marka eramatea edo ekoizleak produktua bitartekarien eskuetan jartzea. Kasu honetan ekoizlearen marka aztertuko dugu, non hiru aukera posible daude:

  • Ekoizlearen marka. Kasu horretan, enpresa ekoizlea bere produktuei bere marka propioa jartzen dizkio. Bere marka agerian dago bere produktu guztietan eta erraz identifikagarria da, hau da, markaren izena edo sinboloa azkar erlazionatzen da enpresa horrekin, adibidez, Coca Cola.
  • Marka lizentzia. Kasu horretan, enpresa ekoizlea jadanik sortuta dagoen izena, logoa edota sinboloa erabili ahal izateko ordaindu egiten du lizentzia moduko bat eskuratzeko eta erabili ahal izateko. Adibidez, Nike markak Air Jordan zapatilak sortzeko Michael Jordanen irudia erabili ahal izateko lizentzia bat ordaindu behar izan zuen.
  • Marka aliantza. Bi marka ezberdinen batura da, beste produktu bat sortzeko asmoarekin. Teknika honen helburua errentagarritasuna lortzea izan ohi da. Adibidez, Milka eta Lu ateratako txokolate barra.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.