Latakia
Latakia اللاذقية حماللاذقية | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Siria | |
Eskualdea | Latakia eskualdea | |
Izen ofiziala | اللاذقية | |
Jatorrizko izena | اللاذقية | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 35°31′25″N 35°47′30″E / 35.5236°N 35.7917°E | |
Azalera | 58 km² | |
Altuera | 0 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 700.000 (2009) | |
Dentsitatea | 12.069 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 041 | |
Hiri senidetuak | Susa, Mersin, Konstantza, Rimini, Aden, Korfu, Genova, Famagusta eta Gazimağusa Municipality (en) | |
elatakia.sy |
Latakia[1] (arabieraz حماللاذقية, Al-Ladhiqiyah), Siriako itsas porturik garrantzitsuena eta herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Latakia eskualdeko hiriburua da. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, Orontes ibaitik hurbil. 2004an 383.786 biztanle zituen[2].
Historia luzeko lurraldea da. Aipagarri dira erromatarren garaiko garaipen arkua eta Bacchuseko zutabe korintotarrak. Antzina Laodizea (grezieraz: Λαοδίκεια ἡ Πάραλος, Laodikeia edo Laodiceia) seleukotar hiria izan zen.
Eta askoz lehenago, Ugarit erresuma garrantzitsua lurralde horretan egin zen. Ugarit hiria bera iparraldean zegoen, hiri modernotik zortzi bat kilometrora.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latakiak uda beroko klima mediterraneoa du, Csa Köppen klima sailkapenean.
Datu klimatikoak (Latakia) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.6 | 16.3 | 18.4 | 21.5 | 24.2 | 26.8 | 28.9 | 29.7 | 29.0 | 26.8 | 22.1 | 17.3 | 23.05 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.0 | 12.7 | 14.7 | 17.8 | 20.7 | 23.9 | 26.5 | 27.1 | 25.6 | 22.6 | 17.9 | 13.7 | 19.60 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.4 | 9.0 | 10.9 | 14.0 | 17.1 | 20.9 | 24.0 | 24.5 | 22.1 | 18.4 | 13.7 | 10.0 | 16.08 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 162.6 | 99.8 | 90.6 | 44.2 | 21.0 | 4.5 | 0.9 | 4.5 | 7.8 | 67.1 | 95.2 | 160.7 | 758.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13 | 17 | 11 | 7 | 4 | 1 | 0 | 1 | 2 | 6 | 8 | 13 | 83 |
Eguzki orduak | 136.4 | 153.7 | 198.4 | 225.0 | 297.6 | 321.0 | 325.5 | 316.2 | 288.0 | 248.0 | 192.0 | 151.9 | 2853.7 |
Iturria: World Meteorological Organization,[3] Hong Kong Observatory [4] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siriako itsas porturik garrantzitsuena da eta nekazari gune garrantzitsu baten ondoan kokaturik dagoenez, garia, garagarra, kotoia, fruituak, olioa, tabakoa eta abar esportatzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Siriako biztanleria Citypopulation.de
- ↑ World Weather Information Service - Latakia. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2009-03-02).
- ↑ Climatological Information for Latakia, Syria. Hong Kong Observatory.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Siriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |