Apache HTTP zerbitzaria
Apache | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1995 |
Argitaratze-data | 1995 |
Azken bertsioa | 2.4.62 |
Honen izena darama | apatxe eta Adabaki |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Programazio-lengoaia | C |
Sistema eragilea | Microsoft Windows eta UNIX-moduko |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Apache Lizentzia 2.0. eta Apache Software License, Version 1.1 (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | NCSA HTTPd (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Apache Software Foundation (en) |
httpd.apache.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/apache/httpd eta https://svn.apache.org/viewvc/httpd/httpd/ |
Apache HTTP zerbitzaria, edo soilik Apache, web zerbitzari mota bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, existitzen zen web zerbitzari bakarra CERN-eko httpd izan zen. Horren ostean, beste batzuk agertzen hasiko ziren, NCSA-eko httpd bezala, Illinois unibertsitatekoa. doakoa zen eta bertsio ezberdinak existitzen ziren plataforma ezberdinentzat. 1995. urtean, erabiliena zen, baina NCSAk utzita zeukan bere garapena. Produktu ona zenez, programatzaile ezberdinak partxeak eta funtzionaltasun berriak sortzen hasi ziren, produktu onari jarraipena emanez. Horrela, partxez egindako web zerbitzaria sortu zen, “a patchy server”. Apache jaio zen. Esan daiteke, software librearen funtzionamenduaren eta onuren adibiderik garbienetarikoa dela Apache.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu behar da konfigurazio fitxategiak nagusiki hiru direla: httpd.conf, access.conf eta srm.conf. Hiru hauetatik lehenengoa baino ez da erabiltzen, garapenera dedikatzen direnek esaten dutenaren arabera, argiago delako.
Nola abiarazten den Linux banaketaren araberakoa da. SuSEn adibidez, /etc/init.d/ barruan script bat egongo da. Beste zerbitzu batzuk bezala /etc/init.d/rcapache {start | stop | restart | reload }. Dena den, banaketaz gain, Apache-ren bertsioa ere begiratu beharko da. Egun 2.0 gorakoak erabiltzen dira. whereis apache edo whereis apache2 bezalako aginduak erabilgarriak izango dira.
Web orrialdeen kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena ezberdina izan daiteke, /var/www edo /srv/www edo baliteke beste banaketetan batean beste leku batean egotea. www barruan htdocs izeneko karpeta egoten da, eta hor kokatu behar dira webguneko fitxategiak.
Beraz, apache2 paketea instalatzen bada, /srv/www/htdocs karpetan index.html izeneko html formatuko fitxategi bat uzten bada eta httpd demonioa martxan jartzen bada, web zerbitzaria funtzionamenduan egongo da. Hurrengo urratsa funtzionamendu hori txukuntzea da.
Konfigurazio fitxategi nagusia apache2 zerbitzarian /etc/apache2/httpd.conf da, nahiz eta Ubuntu Linuxen /etc/apache2/apache2.conf izan. Bertsioak bertsio, beti egongo da desberdintasunen bat banaketa eta bertsioaren arabera, baina Linux-ekin trebatu ahala, diferentzia hauek gero ñimiñoagoak izango dira. Beste konfigurazio fitxategi bat dago, /etc/apache2/ports.conf. Fitxategi honetan, berez, Listen 80 agertuko da. Horrek esan nahi du apache-ko daemon-a entzuten egongo dela 80. portutik. Aldatu daiteke. Zergatik? Eta /etc/apache2/default-server.conf fitxategiaren barruan, zehazten da zein den lehenetsitako gunea webgunea gordetzeko.
Jakina, Windows makinentzako ere Apache badago.