Alfred Dreyfus
Alfred Dreyfus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mulhouse, 1859ko urriaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1935eko uztailaren 12a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucie Dreyfus (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École polytechnique Lycée Chaptal (en) Collège Sainte-Barbe (en) École supérieure de guerre (en) (1890 - |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta army officer (en) |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | artillery (en) |
Gradua | teniente koronel |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Alfred Dreyfus (Mulhouse, Frantzia, 1859ko urriaren 9a - Paris, Frantzia, 1935eko uztailaren 12a) Frantziako armadako kapitaina izan zen. 1894. urtean Guyana Frantsesean espetxeratu zuten, ustez Alemaniaren aldeko espioitzan jardun zuelako. Handik bi urtera, Picquart komandanteak Esterhazy hungariar komandantea (frantses herritartua) salatu zuen, lehenago Dreyfusi leporatutako espioitza lanen egiletzat. Esterhazy komandantea errugabetzat jo zuten. Dreyfusen senide aberatsek Dreyfus afera (frantsesez: l'affaire Dreyfus) iritzi publikoaren aurrean jarri zuten, eta Frantzia Dreyfusen aldekoen (intelektualak, sozialista erradikalak, errepublikano moderatu antimilitaristak) eta aurkakoen (nazionalismo eskuindarra, antisemita eta katolikoa) artean banatu zen.
1898. urtean, afera faltsifikazio baten ondorioa zela jakin zen, Henry izeneko koronel batek egina; faltsifikazioaren egileak bere buruaz beste egin zuen gero. Gerrako ministro Cavaignac-ek dimisioa aurkeztu zuen Dreyfus auzia berriro aztertu zenean (1899). Dreifusek zigor arina jaso zuen, baina laster kendu zioten. 1906. urtean, Frantziako Auzitegi Gorenak Dreyfusi eginiko lehen epaiketa indarrik gabe utzi eta kapitaina lehengo gradura ekarri zuen atzera. 1930. urtean argi geratu zen benetako erruduna Esterhazy komandantea izan zela. Dreyfus afera Frantziako III. Errepublikak izan zuen krisi politiko larrienetako bat izan zen, eskuineko indarren eta ezkerrekoen arteko aldea biziki areagotu zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Dreyfus |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1859ko jaiotzak
- 1935eko heriotzak
- Frantziako ofizial militarrak
- Frantziako juduak
- Dreyfus afera
- Ustezko kriminalak
- Ohorezko Legioko ofizialak
- Montparnasse hilerrian lurperatutakoak
- Parisen hildakoak
- Frantziak bizi osorako espetxealdira kondenatuak
- Lehen Mundu Gerrako Frantziako militarrak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak