Fijiko hindi
Fijiko hindia | |
---|---|
Fiji Hindi — फ़िजी हिंदी — Fiji Baat | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Fiji, Kanada, Australia eta Zeelanda Berria |
Hiztunak | 380.000 |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Central Indo-Aryan (en) Western Hindi (en) Hindustanera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Devanagaria |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | hif |
Ethnologue | hif |
Glottolog | fiji1242 |
Wikipedia | hif eta hif-latn |
Linguasphere | 59-AAF-raf |
ASCL | 5217 |
IETF | hif |
Fijiko hindi indoariar taldeko hizkuntza bat da. Fijin du sorburua, eta bertan finkatutako jatorri indiarreko 300.000 bat pertsonen ama hizkuntza da.
Adituen arabera hizkuntza hau oso ezberdina da Indian gehien mintzatzen den Hindi estandarrarekin konparatuz gero. Nederlandera eta Afrikaans arteko ezberdintasun maila antzekoa behintzat. Hizkuntzak bi aldaera nagusi ditu, batzuetan dialekto bezala sailkatuak, eta beste batzuetan hizkuntza bezala; Hindi bhojpuri eta hindi awadhi, ingeles eta fijiera hitz ugariekin. Ozeano Bareko azentuarekin hitz egiten da.
Azkenaldian, eta fijiarren egoera politiko gatazkatsuaren ondorioz, Fijiko indiar ugari Australiara, Zeelanda Berriara, Estatu Batuetara zein Kanadara migratu dira, eta haiekin batera beraien hizkuntza eraman dute.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |